10 TALDE ERREGE KOPAKO BONBOAN
Gure 10 taldek aurtengo Errege Kopan parte hartuko dute. Atariko kanporaketan penaltietan galdu ondoren, Dinamo San Juanek ezin izan zuen sailkapena lortu. Lehenengo Mailako, Bigarren Mailako, 1. RFEF Mailako eta 2. RFEF Mailako parte hartzen duten taldeak ondorengoak dira:
-Athletic Club
-Real Sociedad S.A.D.
-Deportivo Alavés S.A.D.
-S.D. Eibar
-S.D. Amorebieta
-Real Unión Club
-Sestao River Club
-Arenas Club
-S.D. Beasain
-S.D. Gernika Club