BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

12 urtez azpiko Euskadi: bi selekzioak final-laurdenetan kanporatuak izan dira Espainiako txapelketan

Mutiletan gure selekzioak penaltietan galdu du Nafarroaren kontra. Neskak, berriz, Asturiasen kontra eman zuten amore (2-1) .

12 urtez azpiko euskal selekzioek final-laurdenetan esan diote agur Espainiako txapelketari. Mutilek Nafarroaren aurrean eman dute amore. Neurketa hutsean amaitu ostean penaltietan eraginkortasun gutxiago erakutsita esan dio agur txapelketari. Aurrez, multzoen fasean Ceuta (6-2) eta Baleari Irlak ( 2eta1) hartu ditu mendean; Gaztela Mantxaren kontra bina berdindu eta Madrilen kontra 2 eta 0 galdu. Emaitzez gain taldeak erakutsitako mailarekin oso gustura agertu da Euskadiko Federazioko kirol zuzendari Iñaki Sena. “Maila oso ona eman du taldeak. Aurrerago egin ez baldin badute zorte txarragatik izan da”.

Emakumezkoen selekzioak ere antzeko bidea egin zuten joan den astean. Multzoen fasean Gaztela Mantxa (4-0) eta Galizia (1-0) hartu zituen mendean eta galdu egin zuen Balear Irlen kontra (0-1). Final-laurdenetan, berriz, Asturiasek azkar egin zituen gol bi eta ahalegindu arren ezin izan zuten neurketa irauli. 2 eta 1 galdu zuten azkenean.