Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

12 urtez azpiko Euskadi ez da Espainiako Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu

Selekzioak galdu egin du Nafarroaren kontra, berdindu egin du Extremaduaren aurka, eta irabazi egin dio Kanariar Irlari.

Euskadik ez du Vigon jokatzen ari den 12 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazteko aukerarik izango. Jokatutako hiru partidetan lau puntu irabazi ostean, final-laurdenetatik kanpo geratu da. Estreinekoan galdu egin du Nafarroaren kontra (2-1). Aimar  Oliverosek sartu du Euskadiren gol bakarra. Bigarren lehian bana berdindu du Extremaduraren kontra Lander Astiazaranek sartutako golari esker. Hirugarren eta azken neurketan erraz hartu du mandean Kanariar Irlak, baina ez da nahikoa izan aurrera egiteko (3-1). Adrian Perez, Aimar Oliveros, eta Pablo Vicente izan dira goleatzaileak. “Lehen bi partidetan zorte apur bat falta izan zaigu”, adierazi du Euskadiko Futbol Federazioko zuzendari tekniko Iñaki Senak.