14 eta 16 urtez azpiko txapelketa aurkeztu da Laudion
Laudioko alkateak eta Euskadiko federakundeko presidenteak zuzendu dute aurkezpena
Gaur goizean 14 eta 16 urtez azpiko estatu mailako selekzioen txapelketa aurkeztu da Laudion. Aurkezpena Laudioko alkatea den Ander Añibarrok eta federazioko presidentea Luis Mari Elustondok zuzendu dute, Ellakuriko futbol zelaian. Altzarrate klubeko ordezkari bat ere gerturatu da.
Ostiraletik Igandera infantil eta kadete mailako futbolaren erdigune izango da Gaztela La Mantxa, Melilla eta Euskadirentzat.
Betikolez eskertu nahi dugu txapelketa aurrera eramateko Laudioko udalaren, eta Altzarrate eta Laudio kluben laguntza. Eskerrik asko!