14 urtez azpiko Espainiakoa: Euskadik garaipena eskuratu du Errioxaren aurka
Iñaki Senak zuzentzen duen selekzioak 2-1 irabazi du Muguruza eta Hernandezek sartutako golei esker.Euskadik bide onetik ekin dio Espainiako txapelketari. Lehen faseko estreineko partidan Errioxa izan du aurkari. Lehen minutuetan neurketa hankaz gora jarri arren, neurketari buelta emateko gaitasuna erakutsi du Iñaki Senak zuzentzen duen selekzioak. Euskadi aurkaria baino gehiago izan da eta aukera garbi asko izan ditu. Halere, bigarren zatira arte ezin izan dio norgehiagokari buelta eman. Muguruzak eta Hernandezek sartutako golek merezitako saria eman diote Euskadiri.