15 eta 17 urte azpiko selekzioak ere Urrezko Fasean egongo dira
Gizonezkoen 14 eta 16 urte azpiko selekzioek Urrezko Faserako sailkapena lortu ondoren, joan den asteburuan emakumezkoen selekzioei heldu zitzaien txanda.
Logroñon igarotako asteburua Pradejon eta Arnedon jokatutako partidu guztien garaipenarekin amaitu zen 15 eta 17 urte azpiko selekzioentzat. Debutaren urduritasuna gainditu eta gero, bi selekzioek Errioxaren kontra irabazi zuten. 15 urte azpiko selekzioak 2-0-eko markagailua lortu zuen June Murillo eta Aiara Carreraren golei esker. 17 urte azpiko selekzioak, aldiz, 4-0 irabazi zuen Ane Baigorri, Elene Gurtubay eta Naia Ocioren bi golei esker.
Igandeko jardunaldira, lehenengo postua lortzeko aukera bi selekzioen eskuetan edukita heldu zen. 17 urte azpiko selekzioak berdinketarekin nahiko zuen bitartean, 15 urte azpiko selekzioak Aragoiko selekzioak baino gol desbertintasun hobea lortzeko beharra zuen emaitza berdina lortuz gero.
Azkenean, 15 urte azpiko selekzioak 1-4 Kantabriaren aurka irabazita, gol desberdintasun hori eta lehenengo postua lortu zituen Yenai Urdampilleta, Paula Ron, Aiara Agirrezabala eta Helena Gonzalezen golei esker.
17 urte azpiko selekzioak ez zion zalantzei tarterik utzi eta laster aurreratu zen markagailuan. Azkenean, 0-9-eko garaipena lortu zuen Maya Sáez, Izaro Torrontegi, Ane Baigorri, Daniela Agote, Naia Ocio, Nahia Azpirotz eta Ane Isasisasmendik, hat-trick-a sartuta, lortutako golei esker.
Horrela bada, orain arte euren txapelketak jokatu dituzten gure selekzio guztiek Urrezko Faserako sailkapena lortu dute. Pistara salto egingo duen hurrengo selekzioak areto-futbolekoa izango da Extremaduran abenduaren 26tik 30era.