BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

15 urte azpiko selekzioak Urrezko Faseko finalerdiak jokatuko ditu!

Lau selekzio onenen artean egongo da Andaluzia, Katalunia eta Madrilekin batera

4 punturekin eta Gaztela eta Leon baino average hobea izanda, Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martinek zuzentzen duten selekzioak Urrezko Faseko finalerdietarako txartela lortu zuen pasa den asteburuan Almerian. Multzoko bigarrena izan zen Madrilen atzetik.

Lehenengo partiduan 15 urte azpiko selekzioak Nafarroari nagusitu zitzaion. Aiara Agirrezabalak lortu zituen bi golei, Helena Gonzalez eta Patri Mugaburek sartu zituztenak gehitu behar zaizkie.

Txapelketako bigarren jardunaldian haizea izan zen protagonista eta Madrilen aurkako norgehiagoka baldintzatu zuen. Gure neskak markagailuan aurreratu ziren berriro Aiara Agirrezabalaren beste gol bati esker. Hala ere, Madrilek atsedenaldia baino lehen corner batean berdinketa lortu zuen. Behin jokalari bat gehiagorekin Enara Fernandezen kaleratzearen ondoren, gure neskek neurketako azken jokaldian hartu zuten bigarren gola.

Azken partiduan, berdinketarekin nahikoa zen sailkapena lortzeko Gaztela eta Leonen kontra. Aurkariek aurrea hartu zuten Arixen Santamariak berdinketaren gola sartu zuen arte. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Patri Mugaburek markagailuan zegoen distantzia (1-3) murriztu zuen aldageletarako bidea hartu aurretik. Behin bigarren zatian, Arixenek bere bigarren gola sartu zuen 3-3-koa lortu eta finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko. Bertan egongo diren gainerako selekzioak Andaluzia, Katalunia eta Madril izango dira.

Jon Kepa Gonzalez, Eztizen Merino eta Yvonne Mendivek zuzentzen duten 17 urte azpiko selekzioak ez zuen zorte berdina izan. Katalunia, Madril eta Valentziarekin batera osatzen zuten multzoan, 25 minutuetan zehar Urrezko Faseko finalerdietarako sailkapena izan zuen esku artean.

Katalunia izan zen lehenengo aurkaria. Gure selekzioak aurpegia eman zuen eta partidu Itzela ikusi zuen publikoak. Bi taldeek aukera ugari izan zituzten, baina Katalunia izan zen markagailua desorekatu zuena 3 minutu falta zirenean Noa Ortegaren golari esker.

Haizeak baldintzatutako norgehiagokan Madril izan zen aurren zegoen aurkaria. Bi selekzioek haizea alde izan zuten zatia baliatu zuten. Atsedenaldian markagailuan zegoen 0-1-ekoari buelta eman zioten gure neskek Oihane Garcia eta Daniela Agoteren golei esker. Bi gol hauek 3 puntuak eta sailkapena lortzeko aukera eskaini zioten gure selekzioari.

Mailan sailkapena lortzeko aukera guztiak zeudela, 17 urte azpiko selekzioa garaipenaren bila atera zen eta 5. minutuan aurrea hartu zuen Enara Ormazabalen golari esker Izaro Torronteguik ateratako corner batean. Madril eta Kataluniaren arteko partidua hasierako 0-0-ekoarekin bukatu zen. Beraz, momentu horretan garaipena lortzeak finalerdietarako txartela suposatzen zuen.

Baina partiduko 30. Minutuan, Valentzia 11 metroetatik berdinketa lortu zuen. Beste penalti bati esker, markagailuan aurrea hartu zuen. Eta gure jokalariak berdinketaren golaren bila erasoan zeudela, garaipena ziurtatu zuen sartutako beste bi golei esker. Naia Ociok zegoen tartea murriztu zuen 89. minutuan selekzioak egindako txapelketa onari amaiera emateko.