BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Espainiako txapelketa: Euskadi azpitxapeldun

Euskadi aurkaria baino gehiago izan da finalean, baina Balear Irlak erakutsi du eraginkortasun handiagoa.

“Sineztezina” da euskal espedizioko kideen artean gehien errepikatu den berba. 16 urtez azpiko Euskadik maila bikaina eman du Binissalem-en jokatu den Espainiako txapelketako lauko finalean. Ostiralean Asturias gainditu ostean, etxeko selekzioaren aurka lehiatu behar izan da finalean. Goitik behera hartu du mendean Euskadik Balear Irlak. Neurketan zehar hiru aldiz jaurti du zutoinera Aitor Villarrek zuzendutako taldeak. Hori gutxi ez eta Txemik penalti bat hutsegin du. Bistan da eraginkortasuna falta izan zaiola Selekzioari. Etxeko taldeak, berriz, korner baten ondorioz sartu du neurketako gol bakarra 32. minutuan.