16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadik berdindu egin du Gaztela Mantxaren aurka
Jose Alvarezek zuzendutako selekzioa nagusi izan da, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Euskadik ez du ondo hasi 16 urtez azpiko Espainiako txapelketa. Lehen jardunaldian hutsean berdindu du Gaztela Mantxaren aurka. Puntu bat irabazi beharrean bi galdu dituela esan daiteke. Gure ordezkariak nagusi izan dira lehen minututik. Lehen zatian partida erabakitzeko adina aukera izan dute. Hala ere, batzuetan jokalarien ezinak eta besteetan epaileen erabaki eztabaidagarriek sari barik utzi dute gure selekzioa. Bigarren zatian ere ildo beretik jarraitu du partidak. Gaztela Mantxak kontraerasoa baliatu gura izan du arriskua sortzeko, baina ezin izan du Euskadi behartu. Gureak, berriz, antsietateak jota aritu dira.