BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadik galdu egin du Madrilen aurka

Jose Alvarezek zuzentzen duen selekzioak txapelketako neurketarik onena jokatu du. Euskadik porrot batekin esan dio agur Espainiako txapelketari. Jose Alvarezek zuzentzen duen selekzioak 3-2 galdu du Madrilen kontra. Hala ere, aurreko neurketatan baino joko hobea egin dute gure ordezkariak. Partida hasi bezain laster hartu du aurrera Euskadik. Iñigok sartu du gola. Gol horrek konfiantza eman dio selekzioari eta lan ona egin du atsedenaldira ailegatu bitartean. Hala ere, ezin izan dio abantailari eutsi eta Madrilek berdintzea lortu du. Bigarren zatia ez da horren ona izan Alvarezen selekzioarentzat. Madrilek hartu du jokoaren ekimena. Nagusi izan da eta buelta eman dio partidari. Euskadik, ordea, ez du etsi eta Sergiok buruz sartutako gol bati esker bigarrenez parekatu du neurketa. Ez du asko iraun, ordea. Partida amaitzeko hogei minutu falta zirela neurketako azken gola sartu baitu Madrilek.