BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadik galdu egin du Valentziaren aurka

Jose Alvarezen selekzioak 3-1 galdu du. Bide batez, finala jokatzeko aukera guztiak galdu ditu. Euskadik ezin izango du Espainiako tapelketako finala jokatu. Azken faseko bigarren neurketan 3-1 galdu du Valentziaren aurka. Jose Alvarezek zuzentzen duen taldeak ez du partida ona jokatu. Ezinean aritu da minutu askotan zehar. Ezintasun horren erantzule nagusietako bat neurketako epailea izan da. Lehen zatian, markagailua hutsean zegoenean, penaltia adierazi du Euskadik areaz kanpo egindako falta bat. Erabaki horrek erabat baldintzatu du neurketa. Bigarren zatian eroso aritu da Valentzia. Horri eskerrak, beste bi gol sartu eta aukera barik utzi du Euskadi. Neurketaren azken txanpan sartu du Jonas Ramalhok gure ordezkarien gol bakarra.