16 urtez azpiko Espainiako txapelketako lauko finala Durangon jokatuko da
Euskadik Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak Tabira futbol zelaian maiatzaren 20an, ostirala, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bi ordu lehenago, 16:30ean, Aragoi eta Madril ariko dira nor baino nor gehiago finalerako beste txartela lortzeko borrokan. Irabazleek igandean, hilak 22, jokatuko dute finala eguerdiko 12:00etatik aurrera.