16 urtez azpiko Espainiakoa: EUSKADI FINALERA!
Aitor Villarrek zuzentzen duen selekzioak penaltietan kanporkatu du Asturias. Kataluniaren eta Balear Irlen arteko lehiatik irtengo da beste finalista Kostata baina lortu du Euskadik 16 urtez azpiko Espainiako txapelketako finalerako txartela. Villarek zuzendutako taldeak lehia estua izan du Asturiasekin. Parekatua izan da oso partida. Ez da golik izan eta ondorioz penalti jaurtiketetan erabaki da irabazlea. Bost penaltiko tandan bina egin ondoren hil ala biziko jaurtiketetan lortu du garaipena gure selekzioak.