BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Espainiakoa: Euskadik azken faserako txartela eskuratu du

Selekzioak penaltietan hartu du mendean Murtzia. 16 urtez azpiko Euskadik Espainiako txapelketako zortzi onenen artean sartzea lortu du. Horretarako Murtzia hartu behar zuen mendean lehen faseko azken partidan. Euskadik penaltietan irabazi du. Selekzioak ez du neurketa ona jokatu. Urduritasunak eta presioak eragina izan du euskal selekzioko jokalarien jokoan. Halere, bigarren zatiko hamargarren minutuan markagailuan aurrea hartzea lortu du Julen Fuentesek sartutako gol bati esker. Galtzen egon arren, Murtzia ez da kikildu eta berdintzea lortu du hamabost minutu beranduago. Beraz, penalti jaurtiketetan erabaki da irabazlea. Lehen txandan penalti bat hutsegin du selekzio bakoitzak. Bigarrenean, berriz, Julenek -Euskadiko atezainak- gelditu egin du Murtziako ordezkarien jaurtiketa eta Fuentes izan da Euskadirik azken faserako txartela eman dion jokalaria.