Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Espainiakoa: Euskadik erraz hartu du mendean Ceuta

Selekzioak 8-1 irabazi dio Ceutari Errioxan jokatzen ari diren Espainiako txapelketako lehen kanporaketako lehen neurketan. 16 urtez azpiko Euskadik lehen partida erosoa izan du Espainiako txapelketan. Ceuta izan da aurkaria eta ez du inolako arazorik izan partida irabazteko. Lehen minututik erakutsi du bi selekzioen artean dagoen aldea. Horrela, atsedenaldirako 4-1 ari zen irabazten. Bigarren zatian ildo beretik jarraitu du partidak eta Euskadik beste lau gol sartu ditu. Aurtenetxe eta Kodro bina golekin, Dominguez, Delgado eta Muniain izan dira golegileak. Zortzigarrena bere atean sartu du Ceutak.