16 urtez azpiko Espainiakoa: Euskaidk garaipen handia eskuratu du Madrilen kontra
Jose Alvarezen selekzioak 2-0 irabazi du adin horretan Espainian dagoen selekzio onenetakoaren kontra. Partida amaieran jokalarien aurpegiak ikustea nahikoa izan da Euskadik Espainiako txapelketan lortu duen garaipenaren garrantziaz konturatzeko. Jose Alvarezek zuzentzen duen selekzioak Madril hartu du mendean (2-0). Pabloren eta Nestorren golek berdegunean erakutsitako nagusitasuna berretsi dute. Alvarez oso pozik agertu da neurketa amaieran. Garaipen ikaragarria izan da. Sekulako jipoia eman diegu. Aukeratzailea naizenetik jokatu dugun partidarik onena izan da, adierazi du entrenatzaileak.
Talde guztiaren lanarekin agertu da pozik, baina, batez ere, hiru jokalari nabarmendu gura izan ditu. Jonas eta Pablo oso ondo aritu dira, baina beste guztien gainetik Galarretaren lana aipatu behar da. Oso ondo jokatu du, esan du.