BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Euskadi Espainiako txapeldun

Jose Luis Txakartegik zuzentzen duen taldeak 2-3 hartu du mendean Andaluzia luzapenean erabaki den partidan.

Nekez ahaztuko dute Euskadiko Futbol Federazioan 20124.15 denboraldia. Izan ere, sasoi berean Espainiako Txapelketa irabazteko gai izan dira 18 eta 16 urtez azpiko selekzioak. 18 urtez azpikoak duela aste batzuk lortu zuen balentria, eta gaur gazteenak irabazi dute Kopa. Sevillan lortu dute garaipena etxean aritu den selekzioaren kontra.

Andaluzia gehiago izan da lehen zattian. Jokoaren ekimena etxekoena izan da, baina lehen kolpea Euskadik eman du. Kontraeraso azkar baten ondorioz penaltia egin diote San Bartolomeri eta Bernaolak ez du aukera pasatzen utzi. Dena dela, etxekoek ez dute amore eman eta atsedenaldira ailegatzeko bi minutu falta zirenean markagailua berdintzea lortu dute.

Bigarren zatian aldatu egin dira gauzak. Euskadik aurrera egin du eta lehia hasieran baino askoz joko hobea erakutsi du. Horri eskerrak San Bartolomek bigarrenez aurreratu du gure selekzioa atezainaren eta atzelarien artean egindako akats bat baliatuz. Txakartegirenek gertu ikusten zuten garaipena, baina arauzko denbora betetzeko minutu baten faltan bigarrenez berdintzea lortu du Andaluziak. Beraz, luzapenean erabaki da txapelduna. Bada, indarraz gehiago izan den Euskadik gol erabakigarria sartu du Mayordomori esker.