BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Euskadi: Kataluniak 4-1 hartu du mendean Espainiako txapelketako final-aurrekoan.

Emaitza argia izan arren, Euskadik estu hartu du txapelketa irabazteko aurkari nagusia.

“Pozik nago. Jokalariek lan ona egin dute txapelketa irabazteko hautagai nagusiaren kontra”. Iñaki Sena aukeratzailearen adierazpenak dira. Espainiako txapelketako lauko finaleko lehen neurketan 4-1 galdu ostean esandakoa, hain zuzen ere.

Neurketa ikusi ez duenari asko kostako zaio teknikariak esandako ulertzea. Baina kontua da Euskadik izan duela Katalunia estu hartzeko aukera. Peio Martinek sartutako gol bati esker aurreratu da gure selekzioa. Abantaila areagotzeko aukera ere izan du  Euskadik, baina langan jo du baloiak –guztira hiru aldiz bota du baloia langara Euskadik-.

Handik gutxira neurketa berdintzea lortu du Kataluniak penalti puntutik. Guztira hiru penalti adierazi diote alde Kataluniari. Eta, bigarren zatian jaurtitakoak ere asmatu egin ditu. Aurretik, hori bai, 2-1 aurreratzeko gaitasuna izan du etxeko selekzioak. Neurketa erabaki barik zegoenean berdintzeko aukera izan du Euskadik, baina Iker Hernandezek huts egin du penaltia.