Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Euskadik galdu egin du finala

Mikel Bengoak zuzendutako taldeak ezin izan du ezer egin Kataluniaren kontra (0-3).

Ezin izan da azken pausua eman. 16 urtez azpiko Euskadik galdu egin du Espainiako txapelketako finala Kataluniaren kontra. Aitzakirik gabeko porrota izan da, Kataluniak sekulako maila erakutsi baitu txapelketa guztian zehar. “Kataluniak partida osoa jokatu du. Indartsu zelairatu da eta lehen oldarraldiari eusteko gai izan bagara ere, lehen zatiaren amaieran sartu diguten golak min handia egin digu”, adierazi du Mikel Bengoa aukeratzaileak.

Claudia Pinak egin ditu finaleko lehen bi golak. Bigarrena bigarren zatiaren erdialdean sartu du. Gol horrekin erabakita utzi du finala kanpoko taldeak, baina ez da irabaztearekin konformatu eta hirugarrena ere egin du Enma Martinen eraginkortasunari esker. “Kataluniak oso talde indartsua dauka. Txapelketan ez du aurkaririk izan. Postu guztietan ditu futbolari onak”. Horregatik, azpitxapeldun izateari garrantzia handia eman dio Bilbaok. “Guk ere txapelketa bikaina egin dugu. Finala baino ez dugu galdu. Gainerako lehia guztietan oso ondo aritu gara”.