Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

16 urtez azpiko Euskadik galdu egin du Kataluniaren kontra Espainiako txapelketako final-aurrekoan

Euskal selekzioa gutxiago izan da arlo guztietan eta aitzakia gabeko porrota jaso du (4-0).

16 urtez azpiko Euskadik ez du Espainiako txapelketako finalerako txartela eskuratzeko aukerarik izan. Selekzioak Katalunia indartsuaren aurka neurtu ditu indarrak Valentzian jokatzen ari den lauko finalean eta ezin izan du ezer egin. “Goitik behera menderatu gaituzte”, adierazi du Aitor Villar aukeratzaileak. “Kataluniak talde lan bikaina egiten du eta fisikoki oso indartsuak diren futbolariak ditu”, gaineratu du teknikariak. “Aurkaria zoriondu eta nik zuzentzen ditudan lagunak animatzea da orain egin behar dudana”.