BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 14 urtez azpiko Espainiako txapelketa: Euskadik partida biak irabazi ditu

Nagusiek 1-0 hartu dute mendean Gaztela Mantxa eta 4-1 gazteenek. Euskadik ondo ekin dio 18 eta 14 urtez azpiko Espainiako txapelketako bigarren faseari. Nagusiek 1-0 hartu dute mendean Gaztela Mantxa. Asko sufritu ondoren eskuratutako garaipena izan da. Santamariak sartu du neurketako gol bakarra norgehiagoka hasieran, baina ordutik aurrera aurkaria izan da nagusi. Bigarren zatian Euskadiren area inguruan egon da baloia, baina Gaztelak ez ditu aukerak baliatu.

Gazteek askoz ere errazago eskuratu dute garaipena. Iñaki Senak zuzentzen duen selekzioa nagusia izan da lehen minututik. Sarriegi, Gonzalez, Ibarbia eta Moralen gole esker nagusitu da. Gaztela Mantxak neurketaren azken txanpan sartu du ohorearen gola.