18 eta 14 urtez azpiko Espainiako txapelketa: garaipen gazi-gozoak
Nagusiek lauko finalerako txartela eskuratu dute eta gazteak kanpoan geratu dira.18 eta 14 urtez azpiko Euskadiko selekzioek ondo egin dituzte etxeko lanak Caceresen jokatu duten Espainiako txapelketako bigarren fasean. Hala ere, gazteentzat ez da nahikoa izan. Beste emaitza batzuen zain zeuden eta onak izan ez direnez lauko finalerako txartel barik geratu da.
Gaurko partidan Extremadura hartu du mendean Imanol Sarriegik sartutako gol bati esker. Merezita eskuratutako garaipena izan da.
Nagusiek ere 0-1 irabazi dute selekzio berberaren kontra. Jon Etxanizek sartu du neurketako gol bakarra neurketaren azken txanpan. Euskadik arazoak izan ditu gaur ere bere jokoa egiteko. Hala ere, lauko finalerako txartela eskuratzea lortu du.