18 eta 14 urtez azpiko Espainiakoa: Bi selekzioak kanporatuak izan dira
Nagusiek irabazi egin zuten Asturiasen kontra eta galdu gazteenek. Ez selekzioa batek ez besteak ezin izango du lauko finala jokatu. 18 eta 14 urtez azpiko Euskadiko sekekzioak esku hutsik bueltatu dira Valentziatik. Nagusiek lan ona egin dute Espainiako Txapelketako bigarren fasean. Bi partidak irabazi dituzte (0-3 Valentziari eta 3-1 Asturiasi). Hala ere, ez da nahikoa izan lauko finalerako sailkatzeko. Lehen fasean eskuratutako emaitza txarrak erabakigarriak izan dira.
14 urtez azpiko selekzioak, berriz, alderantzizko bidea egin du. Lehen fasean bi partidak irabazi zituen eta bigarrenean biak galdu ditu. Ondorioz, aukera barik geratu da.