BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

18 eta 14 urtez azpiko Espainiakoa: garaipena eta porrota

Nagusiek 2-1 irabazi dute Madrilen aurka. Gazteek, berriz, 0-1 galdu dute. Euskadik zapore gazi-gozoarekin ekin dio Espainiako txapelketari. Lehen partida 14 urtez azpikoek jokatu dute. Euskadik galdu egin du, baina gehiago merezi izan du. Berdinketa gutxienez. Madrildarrak 25. minutuan aurreratu dira. Ordutik aurrera gure ordezkariena izan da jokoaren ekimena, baina ezin izan dute aurkariaren atea zulatu.
Arratsaldean nagusien txanda izan da. Ez dute huts egin. Partida hasi bezain laister Muniain izan da gola sartzeko aukera izan duena. Nafarrak ez du asmatu. Handik gutxira madrildarrek estutu dute Euskadi. Sanchezen jaurtiketari bikain erantzun dio Fernandez atezainak. Orduerdia betetzear zegoenean hartu du aurrea markagailuan gure selekzioak. Barcina ezker hegala izan da Euskadiri abantaila eman dion jokalaria.
Ordutik aurrera are eta nabarmenagoa izan da Nuñezen selekzioaren nagusitasuna. Etxaniz aurrelaria izan da nagusitasuna markagailuan islatzeko arduraduna. Banakako jokaldi bikain baten ostean sartu du gola. Partida erabakita egon arren, madrildarrek ez dute etsi eta gola sartu dute neurketaren azken minutuan. Sol izan da goleatzailea.