BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 14 urtez azpikoen Espainiako txapelketa: Garaipena eta porrota

14 urtez azpikoek galdu egin dute Valentziaren aurka (2-0). Nagusiek, berriz, 3 eta 0 hartu dute mendean Valentzia. 18 eta 14 urtez azpiko Euskadiko selekzioek bide ezberdina hartu dute Espainiako Txapelketako bigarren faseko lehen jardunadlian. Nagusiek arazo barik irabazi dute Valentziaren aurka. Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioak lehen minututik erakutsi du aurkaria baino gehiago zela. Jaramillok neurketa hasieran, Azkuenagak atsedenaldi osteko lehen minutuetan eta Valentziak bere atean sartutako gol batek egiaztatu dute berdegunean egon den diferentzia. Azken emaitza 3-0 izan da.
Gaztetxoek ez dute irabazteko aukerarik izan. Iñaki Senak zuzendutako mutilek ondo hasi dute neurteta. Aukera garbiak izan dituzte, baina ezin izan dute markagailuan aurrea hartu. Partida parekatua izan da, baina etxeko selekzioak aprobetxatu ditu aukerak. Ondorioz 2-0 irabazi du Valentziak.