18 eta 15 urtez azpiko emakumezkoen Espainiako txapelketa: Lau garaipen lau partidatan
Euskadiko selekzioek erraz hartu dituzte mendean Asturias eta Errioxa lehen fasean. Lehen fase bikaina egin dute 18 eta 15 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko selekzioek. Nagusiek bost gol sartu dizkiote Errioxari (5-0). Asturiasen kontra, berriz, neurketa estuagoa izan dute. 2-1 irabazi dute.
Felipe Garmendiak zuzentzen duen taldeak ere antzeko emaitzak eskuratu ditu. Errioxarren kontra -etxeko selekzioa- 2-0, eta Asturiasen kontra 5-0.