BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 15 urtez azpiko Espainiakoa: garaipena eta porrota

Nagusiek 2-0 hartu dute mendean Katalunia eta gazteek azken minututan jasotako gol baten ondorioz galdu dute neurketa. 18 eta 15 urtez azpiko Emakumezkoen Euskadik lan ona egon dute Espainiako txapelketako bigarren faseko lehen neurketan. Bi selekzioek Katalunia izan dute aurkari, baina emaitzak erabat ezberdinak izan dira. Gazteenek galdu egin dute. Azken minutuan eta izan ez den korner bati esker sartu dute gola etxekoek. Baina Euskadik lan ona egin du partida guztian zehar.
Nagusiek, berriz, garaipen garrantzitsua eskuratu dute. Juan Carlos Izak zuzentzen duen selekzioak gogor egin behar izan du lan hiru puntuak eskuratzeko. Lehen zatian Sandrak eta bigarrenean Manuelak sartutako golei esker eskuratu dute garaipena.