18 eta 16 urtez azpiko emakumezkoen Espainiako Txapelketa: Euskadi nagusi Gaztela Leonen kontra
Euskadiko bi selekzioek ez dute aparteko arazorik izan Gaztela Mantxa mendean hartzeko Espainiako txapelketako bigarren faseko bigarren jardunaldian. 16 urtez azpikoek 3-0 irabazi dute, eta 5-0 18 urtez azpikoek. Garaipen honi esker, 18 urtez azpiko selekzioak lauko finalerako txartela eskuratu du. Katalunia, Balear Irlak eta Andaluzia izango ditu aurkari azken txanpa horretan.