BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko emakumezkoen Espainiakoa: Eusakadi kanporatua

Toledon jokatu den bigarren fasean lau puntu irabazi ditu talde bakoitzak, baina ez da nahikoa izan.

18 eta 16 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko selekzioek datorren urtera arte itxaron beharko dute Espainiako txapelketa irabazi ahal izateko. Bi selekzioek launa puntu irabazi dituzte Toledon jokatuko bigarren fasean, baina ez da nahikoa izan azken faserako sailkatzeko. Lehen jardunaldian Gaztela Mantxaren aurka berdindu egin zuten. Bi partidak bana amaitu ziren. Valentziaren aurkako lehietan, berriz, 1-0 irabazi zuen 16 urtez azpiko Euskadik Amaiurrek sartutako golari esker, eta 2-0 gailendu zen 18 urtez azpikoa  Nahikarik eta Paulak egindako golei esker.

Lehiatik kanpo geratu arren, bi aukeratzaileak gustura agertu dira euren selekzioek egindako beharrarekin. "Oso gustura nago taldeak txapelketan zehar eman duen mailarekin. Nik uste dut ate aurrean egin dugula kale. Gola falta izan zaigu", adierazi zuen Sergio Riverak.

Jose Alvarezek, berriz, txapelketako lehen partida galdu izanak min handia egin diela uste du. "Andaluziaren aurka galdu egin genuen. Oso urduri zelairatu ginen. Gero hobetu egin dugu, baina gisa honetako lehiaketetan puntu asko pilatu behar dira. Ezin da hutsik egin. Hala ere, pozik nago egin dugun txapelketarekin".