18 eta 16 urtez azpiko emakumezkoen Espainiakoa: lehen fase ona gure ordezkarientzat
Euskadi hiru garaipen eta berdinketa batekin itzuli da Xixonen jokatutako lehen fasetik. 18 urtez azpikoak berdindu egin zuen Asturiasen kontra eta erraz hartu zuen mendean Kantabria (5-0). 16 urtez azpiko selekzioak, berriz, 1-0 irabazi zion etxeko selekzioari eta 3 eta 0 hartu zuen mendean Kantabria.