Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadik berdinketa eta garaipena lortu du Asturiasen kontra

18 urtez azpikoak puntu batekin konformatu dira (1-1). Gazteenak, berriz, lan asko eginda lortu dute garaipena (2-1). Bi selekzioek dute lauko finalera sailkatzeko aukera.

Ez da erraza Espainiako txapelketan protagonista izatea. Maila handiko selekzioak daude eta garaipenak eskuratzeko lan handia egin behar da. Euskadi etxean ari da jokatzen. Laudion ari dira lehiatzen gure selekzioa Asturias eta Melilla. Gaur Asturiasen kontra neurtu ditu indarrak Euskadik. Hasteko, 16 urtez azpikoak lehitu dira. Mikel Bengoak zuzentzen duen taldeak asko sufritu behar izan du garaipena eskuratzeko. Lehia hasi bezain laster aurrea hartu du kanpoko taldeak eta naiz eta lehen zatiaren erdialdera ailegatu aurretik Asturias futbolari bat gutxiagorekin geratu, Euskadik ezin izan du markagailua irauli partidaren azken txanpara arte. Hamar minuturen faltan Andoni Arzakek sartu du berdinketaren gola eta lehia amaitzeko bi minuturen faltan Miguel Angel Luisek eman dio garaipena gure selekzioari.

18 urtez azpikoen norgehiagoka ere parekatua izan da oso. Neurketa honetan ere Asturias aurreratu da. Guillermo Rosasek eman dio abantaila aurkariari. Ordutik neurketa amaitu arte Oskar Tabuenakren taldea izan da jokoan nagusitu eta aukera garbienak sortu dituena, baina ikaragarri kostatu zaio asmatzea. Castillak bigarren zatiaren hasieran sartutako golari esker lortu du puntua Euskadik. Igandean Euskadik Mellillaren kontra neurtuko ditu indarrak.