18 eta 16 urtez azpiko Espainiako txapelketa: Euskadik bi mailetan hartu du mendean Ceuta
Nagusiek 4-2 irabazi dute eta 16 urtez azpikoek 3-0.
Espainiako txapelketako bigarren jardunalia lehena baino hobea izan da Euskadirentzat. 18 urtez azpikoek zein 16 urtez azpikoek merezitako garaipenak eskuratu dituzte Ceutaren kontra. Nagusiei sufritzea egokitu zaie. Bigarren zatiaren lehen laurdenean 0-2 ari zen galtzen Nuñezen taldea. Baina inspirazio handiko hamar mintututan buelta eman dio partidari. Monteirok, Herviasek eta Ruiz de Galarretak sartu dituzte golak. Neurketa erabakita utzi duen gola, berriz, Salinasek sartu du. Garaipena lortu arren, irabazi beharraren presioak urduritu egin ditu jokalariak eta ez dute euren maila eskaini. Orain, beste multzo batzuetako emaitzen zain geratu dira 18 urtez azpikoak txapelketan aurrera egingo duten ala ez jakitzeko.
16 urtez azpiko selekzioak, berriz, arazo handirik gabe hartu du mendean Ceuta. Euskadi aurkaria baino askoz gehiago izan da. Lehen zatian utzi du erabakita neurketa Quevedok, Jurgik eta Bautistak sartutako golei esker. Bigarren zatian aldaketa asko egin ditu teknikariak eta nahikoa izan da emaitzari eusteko. Gaur irabazi arren, txapelketatik kanpo geratu da taldea. Aukeratzailea ez dago oso pozik egin duten txapelketarekin. “Ezin naiz pozik egon. Murtziaren kontrako partidak ahozapore garrantza utzi digu. Aurkaria baino hobeak izan arren, guk egindako hutsengatik galdu genuen”.