BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadiko selekzioek partida guztiak irabazi dituzte

18 urtez azpikoak 3-2 hartu du mendean Galizia bigarren faseko bigarren jardunaldian. 16 urtez azpikoak, berriz, 1-0 hartu du mendean Galizia.

Ezin zaie gehiago eskatu 18 eta 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioei. Espainiako Txapelketan jokatu dituzten lau partidak irabazi dituzte. Ondorioz, 16 urtez azpiko selekzioak bermatuta dauka txartela lauko finalerako. Eta 18 urtez azpikoak, berriz, beste multzo batzuetako emaitzen zain egon beharko da txapelketa irabazteko borrokan egongo den ala ez jakiteko.

Bi selekzioei asko kostatu zaie Galiziaren kontra jokatu dituzten neurketak aurrera ateratzea. 16 urtez azpikoek San Bartolomek lehiaren azken txanpan egindako gol bati esker eskuratu dituzte jokoan zeuden hiru puntuak. Baina, aurrez sufritzea egokitu zaie. “Neurketa parekatua izan da. Galiziak oso selekzioa indartsua dauka. Baina azkenean helburua lortu dugu”, adierazi du Federazioko kirol zuzendari Iñaki Senak.

18 urtez azpikoen lehiak gol gehiago izan ditu baina aurreko neurketaren antzera gogorra eta parekatua izan da. Errioxaren kontra gertatu legez, gaurkoan ere Asier Villalibre izan da protagonista nagusia. Aurrelari gazteak bi gol egin ditu –lau partida bitan-. “Euskadi galtzen hasi da. Gainera, tarte horretan Galiziak bi aukera garbi izan ditu baina ez du asmatu. Eta apurka-apurka hobetu egin du. Bigarren zatian gehiago izan gara eta merezita irabazi dugu”. 3-2 izan da azken emaitza.