18 eta 16 urtez azpiko Espainiako txapelketa: Garaipen errazak Ceutaren aurka
Nagusiek 6-0 irabazi dute eta 7-1 gaztetxoenak.
Espainiako txapelketako bigarren faseko bigarren jardunaldiak ez du zerikusirik izan lehen jardunaldiarekin. Ceutak ez dauka Gaztela Leonen maila, eta ondorioz, Euskadik ez du arazorik izan garaipen bi eskuratzeko. 16 urtez azpikoek lehen zatian erabaki dute neurketa. 6-1ekoarekin joan dira atseden hartzera. Bigarren zatian, berriz, ez dute asko estutu eta beste gol batekin konformatu dira.
Nagusienek kontrako bidea egin dute. Lehen zatian ez dira fin aritu. Hala ere, gol bateko abantaila lortu dute atsedenaldira orduko. Bigarrenean, berriz, txikitu egin du aurkaria. 6-0 amaitu da neurketa. Ondorioz, nagusiek azken faserako txartela eskuratu dute.