18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: Euskadik bi partidak irabazi ditu
Euskadiko 18 eta 16 urtez azpiko selekzioek garaipena eskuratu dute Errioxaren aurka jokatu dituzten partidetan. Espainiako txapelketako bigarren faseko lehen jardunaldiko partidak izan dira. Nagusiek Ikerren eta Beobideren golak baliatu dituzte garaipena eskuratzeko (2-0). Gazteenek, berriz, zailtasun asko izan dituzte hiru puntuak eskuratzeko, baina azkenean Olabek sartutako gola nahikoa izan da irabazteko.