18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: Euskadik nagusi Canariar Irlen aurrean
Gaurko garaipenari esker 16 urtez azpikoak lauko finalerako txartela eskuratu du. 18 urtez azpikoa, berriz, beste emaitza batzuen zain dago txartela eskuratu ahal izateko. 16 urtez azpikoak 3-0 hartu du mendean Canariar Irlak. Asierrek, Rubenek eta Arrietak sartu dituzte golak bigarren zatian.
Nagusiek, berriz, buelta eman behar izan diote neurketari. Canariar Irlak hartu du aurrea, baina Brianek, Aritzek eta Enekok sartutako golei esker etxean geratu dira hiru puntuak.