BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: garaipen bi Nafarroaren kontra

Euskadik azken minutuetan irabazi ditu bi norgehiagokak. 16 urtez azpikoek 0 eta 1 irabazi dute eta 1 eta 2 nagusiek.

Azken unean lortutako bi garaipenei esker, jokoan zeuden sei puntuak irabaz ditu Euskadik. 16 urtez azpikoetan Roberto Lopezek luzapenean sartutako golak eman dio garaipena Tabuenkaren taldeari. Aurrez, lehia parekatua eta borrokatua izan da. Lehen zatian Nafarroa hobetu moldatu da eta atsedenalditik bueltan Euskadi izan da gehiago.

Nagusietan ere antzeko gidoia izan du partidak. Euskadik ondo ekin dio partidari. Hasi bezain pronto Navierak aurretik jarri du gure zelekzioa, baina norgehiagoka amaitzeko ordulaurden faltan berdintzearen gola sartu du Nafarroak. Hala ere, Txakartegiren taldeak ez du etsi eta azken auspoan  garaipeanren gola egin du Alex Ujiak (1-2).