BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: Garaipen errazak Errioxaren kontra

Nagusiek 1-4 hartu dute mendean Errioxa Logroñon jokatzen ari den Espainiako txapelketako bigarren faseko lehen neurketan. Gazteenek, beriz, 0-4 irabazi dute.

18 eta 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioak indartsu ari dira Espainiako txapelketan. 18 urtez azpikoak 1-4 hartu du mendean Errioxa Logroñon jokatzen ari den bigarren faseko lehen neurketan. atsedenaldira aurretik joan da Errioxa, baina bigarren zatian askoz gehiago izan da gure selekzioa. Villalibrek birritan, Alonso eta Saez izan dira goleatzaileak.

16 urtez azpikoek, berriz, ez dute inolako arazorik izan hiru puntuak irabazteko. Etxeko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da neurketa hasieran eta ezin izan du ezer egin Euskadiren kontra. Markel, Rudi, Beñat eta San Bartolome izan dira goleatzaileak.