18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: Garaipena eta berdinketa Gaztela Leonen kontra
Iñaki Senaren selekzioak Iker Hernandezen gol bati esker eskuratu du garaipena: Nagusiak, berriz, puntu batekin konformatu behar izan dira (1-1).
Leioako Sarriena futbol zelaian ari dira jokatzen Euskadiko 18 eta 16 urtez azpiko selekzioak Espainiako txapelketaren bigarren fasea. Gaztela Leon izan dute aurrean lehen jardunaldian. Eta, egiari zor, aurkari gogorra izan dute aurrean. 16 urtez azpikoek 1-0 hartu dute mendean aurkaria. Iñaki Sena gustura zegoen neurketa ostean. “Oso pozik nago. Eurak gehiago izan dira partida hasieran eta bukaeran. Zortea izan dugula uste dut”, esan du.
Nagusiek ezin izan dute garaipena eskuratu. Bana berdindu dute, eta lehen neurketan gertatu den legez, aurkariak lan ona egin du oso. “Oso partida gogorra izan da. Joan etorri askokoa. Kontrol gutxikoa. Eurak maila ona eman dute. Gure taldean, berriz, zenbait jokalari oso nekatuta ikusi ditut”, esan du Joseba Nuñezek.
Gaztela Leon lehen zatiaren azken minutuan aurreratu da eta Kortak egin du banakoa bigarren zatian. Neurketaren azken txanpan penalti bat huts egin du Euskadik.