BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Espainiakoa: garaipena eta porrota Andaluziaren kontra

16 urtez azpikoak 2-3 hartu du mendean etxeko selekzioa. Nagusiek, berriz, galdu egin dute 3-1.

Espainiako txapelketako lehen jardunaldia gazi-gozoa izan da Euskadirentzat. 16 urtez azpiko selekzioak meritu handiko garaipena eskuratu du. Tabuenkaren taldeak lehen zati borobila egin du eta horri eskerrak hiru goleko abantaila lortu du atsedenaldirako: Lopez, Obeso eta Paredes izan dira golegileak. Bigarren zatian etxekoen errekazioa heldu da, baina ez da nahikoa izan gure selekzioa mendean hartzeko.

Eguneko bigarren neurketan bestelakoak izan dira kontuak. Antaluziak aurrea hartu du markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina Zubimendik berdintzearen gola sartu du ordulaurden faltan. Euskadik bigarrena sartzeko aukera izan du segidan, baina langa jo du gureen ahaleginak. Ba, lehia berdinketarekin amaituko zela zirudienean Andaluziak beste bi gol egin ditu. Biak luzapenean.