18 eta 16 urtez azpiko Euskadi: garaipena eta berdinketa Espainiako txapelketan
18 urtez azpikoek hutsean berdindu dute Nafarroaren aurka, eta 16 urtez azpikoek, berriz, merezita poltsikoratu dituzte jokoan zeuden hiru puntuak (3-1).
Espainiako Txapelketaren bigarren faseko lehen jardunaldiak ahozapore gazi-gozoa utzi du Euskadiren espedizioan. 18 urtez azpikoek ezin izan dute Nafarroa gainditu Erandioko San Lorenzo futbol zelaian eta, ondorioz, lauko finalerako sailkatzeko aukera barik geratu dira. Aukera gutxiko neurketa parekatua izan da. Azkenean ez da golik egon.
16 urtez azpikoetan bestelakoak izan dira kontuak. Aitor Villarrek zuzentzen duen selekzioak merezita hartu baitu mendean Nafarroa. Lehen zatian ez da golik izan, baina bigarrena hasi bezain laister Euskadik aurrea hartu du Marcos Celorriok buruz sartutako gol bati esker. Handik gutxira berdintzea lortu du kanpoko taldeak, baina Euskadiren nagusitasuna agerikoa zen eta Iban Arana izan da bil gol sartuta nagusitasun hori markagailuan islatzeko arduraduna.