18 eta 16 urtez azpiko selekzioek Espainiako txapelketako lauko finala jokatuko dute
18 eta 16 urtez azpiko selekzioek etekin handia atera diote Leioako Sarriena futbol zelaian jokatu duten Espainiako txapelketako bigarren faseari.
Bi selekzioek eskuratu dute lauko finalean jokatzeko txartela. Nagusienek Catalunya, Murtzia eta Madril izango dituzte aurkari apirilaren 22tik 25ra jokatuko den laudo azken fasean.
16 urtez azpikoek, berriz, maiatzaren 20tik 23ra jokatuko dute Catalunyaren, Murtziaren eta Galiziaren aurka.