18 eta 16 urtez azpiko selekzioen Espainiako txapelketa: Euskadik ondo ekin dio bigarren faseari
18 urtez azpiko selekzioak 4-2 hartu du mendean Asturias Alex Ujiak sartutako hiru golea esker. Laugarrena Rudik egin du. 16 urtez azpikoak, berriz, erraz menderatu du Asturias (4-0): Garrido, Artola, Cordoba eta Elizondo izan dira golegileak.