Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpiko Txapelketa: 18 urtez azpikoak lauko finala jokatzeko txartela eskuratu du

Bi selekzioek arazo barik hartu dituzte mendean Melillako selekzioak bigarren faseko azken partidetan. 18 urtez azpikoak 8-0 irabazi du eta 6-1 nagusitu da 16 urtez azpikoa.

Oskar Tabuenkak zuzentzen duen 18 urtez azpiko selekzioak aukera paregabea zuen lauko finalerako txartela eskuratzeko eta ez du kale egin. Neurketa hasi bezain pronto Melillaren bila zelairatu da Euskadi eta ez dio garaipena eskuratzeko aukerarik eman. Lehen erdiko protagonista nagusia Roberto Lopez izan da. Jokalari gazteak sartu ditu Euskadiren lau golak. Atsedenaldi ostean, erritmo biziarekin jokatzen jarraitu du taldeak eta beste lau gol egin ditu: Sancet, Castillo, Barrenetxea eta Artola izan dira golegileak. Tabuenkaren taldeak apirilaren 13tik 15era jokatuko du lauko finala. Oraindik zehaztu gabe dago non erabakiko  den txapelketa.

Bestalde, 16 urtez azpiko selekzioa txapelketatik kanpo geratu da. Erraz hartu du mendean Melilla baina ez da nahikoa izan txartela eskuratzeko. Dadieren eta Lopezen golei esker bi goleko errentarekin ailegatu da atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran Melillak aldea murriztu du, baina Luisek eta Zuloagak sartutako bina golei esker Euskadik garaipena erosoa eskuratu du. Zorionak guztiei egindako lan bikainagatik!