BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 eta 16 urtez azpikoen Espainiakoa: Nagusiek irabazi eta gazteenek galdu

18 urtez azpiko selekzioak 2-1 hartu du mendean Murtzia. 16 urtez azpikoak, berriz, 1-2 galdu du Murtziaren kontra.

18 urtez azpiko Euskadik ondo ekin dio Espainiako txapelketako bigarren zatiari. Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioak nahikoa izan du lehen zati txukun bat egitea Murtzia mendean hartzeko. Mendigutxia eta Ruiz de Galarretak sartu dituzte golak. Euskarri eibartarrena goi mailako izan da.

Bigarren zatian bestelakoak izan dira kontuak. Euskadik neurketa erabakita lagatzeko aukera izan du, baina huts egin du errematean. Murtziak, berriz, markagailua estutzea lortu du hamar mintuturen faltan eta horrek urduritu egin du gure selekzioa. Azkenean, sufritu egin behar izan du txapelketan aurrera egiteko ezinbestekoak ziren hiru puntuak irabazteko. Bihar Ceutaren aurka jokatuko dute.

Nagusiek urrearen balioa duen garaipena eskuratu dute. 16 urtez azpikoek, berriz, ezin izan dute Murtzia mendean hartu. Iñaki Senak zuzentzen duen taldeak 1-2 galdu du Murtziaren kontra Usurbilgo Harane zelaian jokatu den neurketan.