BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 urtez azpiko Emakumezkoen Espainiakoa: EUSKADI TXAPELDUN!

Manuelak sartutako golak erabaki du Valentziaren aurka jokatutako finala. Euskadik 18 urtez azpiko emakumezkoen Espainiako txapelketa irabazi du. Lehiaketa aparta egin ostean, Aragoi eta Valentzia hartu ditu mendean Olivenzan jokatu den lauko finalean. Finalen Valentzia hartu du mendean. Manuela aurrelaria izan da neurketako protagonista nagusia. Jokalari gazteak sartutako golak eman dio garaipena Euskadiri. Lehen zatiaren ordulaurdena bete aurretik sartu du gola area barruan parekorik ez duela berretsiz. Gure ordezkariek markagailuko abantaila baliatu gura izan dute bigarrena sartzeko. Aukerak izan arren, ezin izan dute helburua lortu eta gero etorri dira komeriak. Aurkaria esnatu egin da, arriskatu egin du, eta Euskadik asko sufritu behar izan du abantailari eusteko.