BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

18 urtez azpiko emakumezkoen Espainiakoa: Euskadik luzapenean galdu du finala

Luzapeneko azken minutuan izan ez den penalti baten ondorioz galdu du gure selekzioak Andaluziaren kontra (1-0).

Azken minutuan eta izan ez den penalti baten ondorioz. Ez dago final bat galtzeko era txarragorik. Ba, hala galdu du 18 urtez emakumezkoen Euskadik Espainiako txapelketako finala Andaluziaren kontra. “Lapurreta izan da. Inork ez du penaltia ikusi. Andaluziako aukeratzaileak esan dit epaileak kale egin duela. Minduta nago oso”, adierazi du neurketa bukaeran Jose Alvarez Euskadiko aukeratzaileak. “Final ona jokatu dugu, baina epailearen erruz galdu egin dugu. Jokaldi horren ondoren lur jota geratu dira neskak”, gaineratu du hautatzaileak.

Bukaera txarra izan duen txapelketa handia jokatu du Euskadik. Ginda baino ez zaio falta izan. “Talde gisa funtzionatu dugu. Lan bikaina egin dugu. Ezin diet gehiago eskatu”. Hurrengoan beharko du. Hala ere, ZORIONAK NESKAK!