18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa: Euskadik 3-0 irabazi dio Errioxari
Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioak lehen zati aparta jokatu du.18 urtez azpiko Euskadik ongi hasi du Murtzian jokatzen ari diren Espainiako Txapelketako lehen kanporaketa. Estreineko neurketan 3-0 irabazi du Errioxaren aurka. Horretarako, lehen zati bikaina egin du. Joko maila bikaina erakusteaz gain eraginkortasuna erakutsi dute aurkariaren ate aurrean. Ismaelek lehenengo eta Eddik ondoren bi goleko abantaila eman diote Euskadiri atsedenaldira orduko. Bigarren zatia ez da horren ona izan. Halere, abantaila areagotzeko gaitasuna izan du. Javi izan da Euskadiri partida bukaeran hiru goleko abantaila eman dion jokalaria.