18 urtez azpiko Espainiako txapelketa: Euskadik galdu egin du final-aurrekoa
Joseba Nuñezek zuzentzen duen selekzioak 3-1 galdu du Asturiasen aurka Langreon jokatu den neurketa. Aukeratzaileak gogor kritikatu du epailearen beharra. Euskadik finalaurrekoan esan dio agur Espainiako txapelketari. Joseba Nuñezek zuzendutako selekzioak txapelketa osoa egin du, baina azken aurreko pausua ematerakoan huts egin du. Galdu egin du Langreon Asturiasen kontra jokatu duen neurketa. Partida ondo hasi da gure ordezkarientzat. Rubenek ondo aprobetxatu du eskuin hegaletik egindako jokaldia Euskadiri gol bateko abantaila emateko. Baina lehen zatiko azken minutuak eta bigarreneko lehenengoak txarrak izan dira oso. Asturiasek gol bi sartu ditu eta buelta eman dion norgehiagokari. Hala ere, Euskadik lanean jarraitu du. Baina, berriz ere etxeko taldea izan da partida erabaki duen gola sartu duena. Nuñez gustura agertu da bere taldeak egin duen jokoarekin, baina ez du ulertzen epailearen jarrera. Neurketa goitik behera baldintzatu du. Horrelako gauzen aurrean ezin da ezer egin, esan du.