18 urtez azpiko Espainiako Txapelketaren egutegia
Euskadik Olaranben neurtuko ditu indarrak Nafarroaren kontra ostiralean, hilak 15, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Egun berean baina goizez, Gaztela Leon eta Gaztela Mantxa arituko dira Betoñon 12:00etatik aurrera. Irabazleek finala jokatuko dute Mendizorrotzan igandean, hilak 17, 12:00etatik aurrera.